Eduardo Ranz abokatuak atzo jarri zien salaketa bana Iruñeko alkate Enrique Mayari eta Iruñeko artzapezpiku eta Tuterako gotzain Francisco Perezi. Iruñean sinbologia frankista mantentzeagatik jarri die salaketa Ranzek eta eskaera bat ere egin du: kendu ditzatela frankismoa goratzen duten monumentu eta irudi guztiak.
Ranzek Madrilen du abokatu bulegoa. Espainiako zenbait hiriburutan jite bereko salaketak egin ditu. Iruñean hilerriko Erorien monumentuan dagoen gurutzea kentzeko eta Imaz Anaien kaleari izena aldatzeko eskaera egin du; ian ere, bere idurikoz bistan da "memoria historikoaren legearen aurkako sinboloak" direla.
Ranzek Iruñeko Auzitegian jarri ditu artzapezpikuaren eta alkatearen aurkako salaketak. Horretaz gain, Iruñeko Udalean eta Artzapezpikutzan idazki bana erregistratu du, salaketa horiek egin dituela jakinarazteko.