Hauteskundeak 2015

Iruñean aldaketa lortzeko beharrezkoa dela aldarrikatu du IEk

Euskalerria Irratia 2015ko api. 17a, 10:25

Edurne Egino izanen da zerrendaburua. Atzo aurkeztu zuten hautagaien zerrenda.

“Izquierda Ezkerra beharrezkoa da Iruñeko Udala beste modu batean goberna dadin”. Hala aurkeztu zuen atzo Edurne Eginok bere koalizioaren hautagai zerrenda. IEren alkategaiaren irudikoz, “azken lau urteotan egindako lanak eta erakutsitako kemenak argi uzten dute hori”. Orotara 160 mozio aurkeztu dituzte, eta horien %75 onartuak izan dira. “Udal talderik txikiena izanda, proportzionalki lan handiena egin dugu”, nabarmendu du.

Zerrendako bigarrena Frenando Espinosa da. Haren hitzetan, “Iruñeko ezkerra ordezkatzeko ilusio, indar eta proiektu berrituekin” aurkezten dira hauteskundeetara, eta aldaketa “mugimendu sozialekin, baztertuenekin, krisiaren biktimekin, etxe gabetuekin” gauzatu nahi dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!