"Guztiona izanen den Iruñea baten alde egiten dugu apustu", modu horetan aurkeztu du Itziar Gomez buru izanen duen Geroa Baiko zerrenda. Akordioak lotzeko eta lortzeko jarrera irekia azaldu du koalizioak. "Iruñea guztion artean aldatu behar dugu, inor bazterrean utzi gabe", adierazi du Gomezek. Gauza asko dago aldatzeko Iruñean eta eraldaketa horri indarrez ekinen diotela iragarri du Gomezek. "Amaitu da kolore bakarreko Gobernuak, bukatu da gutxiengo baten aginduetara gidatutako hiria". Guztion Iruñea eraiki nahi du Geroa Baik: "Iruindarron arteko elkarbizitza ezinbestekotzat jotzen dugu, ez dugu hiri polarizatu bat nahi". Oinarizko zerbitzuen kalitateak gora egin beharko lukeela esan du Gomezek, iraunkortasunari eutsita.
Itziar Gomez zerrendaburuak bere lan taldearen zerrenda aurkeztu du. Arlo ezberdinetako hautagaiak dira Esther Cremaes, Javier Leoz, Iñaki Cabasés, Mikel Armendariz, Juana Mari Villanueva, Ana Vilches, Peio Aierdi eta Jon Zabalo izanen dira Geroa Baiko zerrendan. Kandidatura hauek koalizioko kide ezberdinen batzarretan hautatu dituzte eta Geroa Bairen Kontseilu Orokorrak berretsi ditu koalizioko organo gailenena den heinean. "Iruñea eraldatzea da xedea, esperientziatik abiatu eta jende gazte eta berriarekin elkarlanean arituko gara".
Akordiorako aukerak eskainiko ditu Geroa Baik Gomezen esanetan. Akordioak erdiesteko, elkarrizketarako eta aniztasunean bestelako politikak aurrera eramateko proposamena egin du.