Euskaraz bizitzeko eskubidearen aldarrikapena, Lanbide Heziketako ikasle onenen sari banaketan

Euskalerria Irratia 2015ko mar. 23a, 13:25

Argazkia: navarra.es

Lanbide Heziketako aparteko sariak banatu dituzte Yolanda Barcinak eta Jose Iribasek.

Nafarroako Gobernuak Lanbide Heziketako aparteko saria eman die iaz ikasketak amaitu zituzten 22 ikasleri. Goi eta ertaineko formakuntza zikloko ikasleak dira guztiak eta deialdira honetara gutxienez 8,5eko bataz besteko kaifikazioa zuten 71 ikasle aurkeztu dira denera. Yolanda Barcinak azpimarratu du gazte hauek erakutsi duten haien “ahalegina, konstantzia eta hobetzeko grina”. Ikasleetako batek egiazki azkarra dela erakutsi zuen; izan ere, 'Euskaraz bizi nahi dut' lelodun elastikoa eraman zuen, eta sari banaketan Barcina presidentearen eta Iribas kontseilariaren artean.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!