Hiru egunetan itxiko dute 2015eko Sanferminak iragartzeko kartelak aurkezteko aukera. Ziutadelan aurkeztu ahal izanen dituzte kartel guztiak. Lan bakarra aurkeztu ahal izanen du norbanako bakoitzak, originaltasuna garrantzitsua izaten da halakoetan eta gaia librea da. Aurreko urteetan parte hartu duten lanek ezin izanen dute aurtengoan egin. 2015eko Sanferminak iragartzea da xedea eta horretarako proposamena 26 herritarrek egin dute iada. Euren lanak aurkeztu dituzte dagoeneko. Martxoaren 25 arte izanen da aukera lanak aurkezteko.
Zitadelako bulegoetan aurkeztu behar dira kartel proposamenak. Kartelarekin batera gutunazal itxian lanaren beraren leloa idatzirik aurkeztu behar dute. Horrez gain, izen-abizenak, helbidea, telefono zenbakia, NANaren fotokopia eta curriculuma sartu beharko du norbanako bakoitzak gutunazal horretan.
Zortzi lan iritsiko dira finalera aurreko urteetan bezala. Ondoren irekiko da aukera bozkatu ahal izateko. Herritarren boto gehien jasotzen duenak lortuko du 2015eko Sanferminak iragartzea kartel bidez. Saria 3.600 eurokoa izanen da.