19. KORRIKA euskahalduntzeaz mintzo da. KORRIKAk gure gaitasuna erabiltzera gonbidatzen gaitu. Hori dela eta, ahalegin horretan aritzen diren proiektu batzuei hitza eman, eta haien esperientzia lehen eskutik ezagutu ditugu. Aukeratu ditugun ekimenak honako hauek dira: Tortotxiki Fundazioa, Administrazioan Euskaraz Taldea, Euskaldunon Biltoki Elkartea, "Udala eta biok euskaraz ekimena -EHE-"
“Euskaraz, orain eta gero” KORRIKA honen testuinguruan sortu dugun ekimena da, euskararen normalizazioan orain, eta gero, ahalegin ederrean ari diren proiektuez mintzatzeko. Hori bai, KORRIKAtik harago, urtero egin nahi dugun ideia litzateke. Era berean, lehen urtetik hasita, keinua egin nahi izan diogu euskararen alde kemen handiz aritu zen lagun eta kide estimatuari.
Aitziber Sarasola AEK-ko irakaslea izan zen urtetan, eta kemen handiz aritu zen euskararen alde, duela gutxi minbiziak jota hil zen arte.