Irratia

Zertarako hau ikasi?

Historia eginen duen podcasta. Irune Bueno Delgado, Irati Garcia Etxeondo, Olaia Garcia de Amezaga Lizarraga, Edurne Turrillas Bueno eta Irati Zurbano Zuazu historialariek egina.
13 atal entzuteko
Zertarako hau ikasi? 2x13 | Aita Donostia
2025/05/12

Musika eta historia uztartuko ditugu Iñigo Hernandezekin.

Zertarako hau ikasi? 2x12 | Gure mitoak Iratin
2025/04/28

Gaur Irene Galarragarekin Irati filmaren inguruan mintzatuko gara. 

Zertarako hau ikasi? 2x11 | Osasuna: hastapenetik errepresiora
2025/03/31

Gaur kirolaz hitz egingo dugu, bai, ongi irakurri duzue, kirolaz. Baina noski, historia, memoria eta ondarearen bidez. Baina nola egin genezakeen gure hiriko futbol taldea aipatu gabe? Mikel Huarte izan dugu Osasunaren hastapenaz eta 1936tik aurrera taldearen sortzaileek eta partaideek bizitako errepresioaz mintzatzeko.

Zertarako hau ikasi? 2x10 | Bortxazko lanak Nafarroan
2025/03/17

Gaurkoan Gerra Zibilarekin hasitako bortxazko lanen inguruan arituko gara. Zehazki, nafar Pirinioko gotorleku-lerroaz, gerra-gatibuek egindakoa. Horretarako Fernando Mendiola historialaria etorri da gurekin. Zer dira bortxazko lanak eta nolakoak izan ziren langile batailoien hastapenak?

Zertarako hau ikasi? 2x9 | Trantsizioaz eta memoriaz
2025/02/10

Denboraldi erdialde honetan hainbestetan mintzo garen historia sozialera itzuli gara, Javier Buces historialariarekin. Trantsizioaz eta honen memoriaz ere, Gipuzkoaren kasuan zentratuz.

Zertarako hau ikasi? 2x8 | Proiektu gazteak
2025/01/27

Saio berri honetan Irati Zurbano Cabeza Ladrero proiektuaz mintzatuko da. Gainera, eta proiektu horri lotuta, gazteek aurrera ateratzen dituzten proiektu ezberdinez ere arituko gara solasean.

Zertarako hau ikasi? 2x7 | Itoiz Ito EZ!
2025/01/13

Gaurkoan gizarte eta ingurumenarekin lotura duen historia jorratuko dugu. Izan ere, Anne Biurrun historialaria irratira gonbidatu dugu Itoizko urtegiaren inguruan hitz egiteko. Zer ondorio izan zituen eraikuntza horrek bailarako ingurumenean, herrietan eta gizartean? Zer nolako diskurtsoak eraiki ziren? Zer motatako protestak abiatu ziren? 

Zertarako hau ikasi? 2x6 | Euskaldunak munduan: euskal diaspora(k)
2024/12/23

Gaurko atalean, 2x4 Euskal historialariak munduan saioko gaiari berriro helduz, Amaia Iraizoz ekarri dugu irratira, XIX. mendeko euskal diasporaz hitz egiteko. Izan ere, euskal diasporak asko direla ikusiko dugu. Gaur, Aezkoa bailaratik Ameriketara gertatutako diasporari erreparatuko diogu bereziki. Zer ondorio izan zituen diaspora horrek familian, roletan eta herrietan?

Zertarako hau ikasi? 2x5 | Musikaren memoria, memoriaren musika
2024/12/09

Askotan memoriaz hitz egin dugu eta honek duen garrantziaz, baina gaurkoan memoria eta omenaldi hauen parte diren hiru musikarirekin solasean egon gara musikak memorian daukan garrantziaren inguruan.

Zertarako hau ikasi? 2x4 | Euskal historialariak munduan
2024/11/25

Gaur atzerrian egoteaz hitz egin dugu lagunartean. Nola ikasten da historia? Nola da praktikak atzerrian egitea? Bizipenak, desirak eta gogoetak jaso ditugu.

Zertarako hau ikasi 2x3 | Paisaiak eta teknologia
2024/11/11

Paisaiak begiratzeko modu asko daude, baita hauek ikertzeko ere, eta gaurkoan paisaiaren arkeologiaz mintzatuko gara Alvaro Martin arkeologo eta historialariarekin. Nola ikertu paisaia? Nola ezagutu dezakegu hobe landa eremua?

Zertarako hau ikasi? 2x2 | Lurraren bideak
2024/10/28

Martxa hartzen goaz eta gure denboraldiko lehen gonbidatua ekarri dugu irratira, Pako Gomez historialari eta arkeologoa. Zein da bideek duten garrantzia?

Zertarako hau ikasi? 2x1 | Bueltan gara
2024/10/14

Denboraldi berriari hasiera emanez, bostak udan bizitako esperientziaz eta hauek sortarazi dizkiguten galderaz eta eztabaidez mintzatuko gara: turistifikazioa, museologia, jasangarritasuna edota produktu kulturalak. Beti bezala meloiak irekitzen denboraldiaren bideak izan daitezkeenak bideratzeko.

.2..