Eszenara bueltatu gara berriz!
Urteko lehen saio honetan bi mundu gurutzatuko ditugu: historia soziala eta zinema musikala. Eta... ez dugu bakarrik egingo. Lisabe Velascoren eskutik zinema-musikalaren historian zehar bidaiatuko dugu, kantuz eta dantzaz ere egiten baita historia!
Hator hator berriz ere! Programa honetan neskek agindua hartu eta Gabonetako giroa ekarri dugu irratira, kutsu historikoarekin, beti bezala. Su-etenekin hasi eta loteriarekin bukatu. Boletorik nahi?
Reggaea ez da musika estilo bat bakarrik: askapenaren eta erresistentziaren hizkuntza da. Gaurkoan Mikelek karibeko doinuak ekarriko dizkigu baita playlist proposamen bat ere! Musikaren atala estreinatzeko eta aldarrikapen garrantzitsu bat ospatzeko prest?
Emozioz betetako saioa, lehiaketa bortitza badugu prestatuta non gure ezagutzak frogatuko ditugu eta pikeak zein negarrak ez dira faltako, sua piztuta dago!
Nork esango zigun Batasunaren Pribilegioaz eta Iruñeko hiri-gorputzari buruz hitz egiten hasiko ginela gure gaurko gonbidatu eta dantzari gustukoenarekin: Oier Santamaria. Eta gauza bukatuko zela proposamen nostalgiko batekin: Nabarrerian harresi bat jarri. Beste ideiarik?
Aurten, Nafarroako historia industrialean data seinalatu baten 75. urteurrena bete da: Potasaseko langileen itxialdia. Gertakari hau ardatz hartuta, gonbidatu berezi Edurne Turrillas historialaria ekarri dugu, historia honetan kontuan hartu ez diren pertsona ezinbestekoen paperaz hitz egiteko: emakumeak.
Hasiera berri bat. Ahots berriekin eta historia eta ondarea partekatzeko grinarekin. Geure buruak eta podcastaren helburuak aurkeztu, eta lasai, hain astunak ez izatearren zenbait galdera sorpresa prestatu ditugu, gomendio, bitxikeri eta abarrekin.