Hezkuntza departamentuak jakitera eman du 2022-2023 ikasturtean helduentzako euskara ikasteko ikastaroetan izena emateko epea zabalik dagoela. Ekainaren 16ra arte aurkez daiteke eskabidea Zubiarte Euskaltegian (Uharten) eginen diren ikastaroetarako.
"Euskara helburu" lelopean, ikastetxeak maila guztietako ikastaroak eskaintzen ditu aurten. A1, A2, B1, B2 eta C1, eta EGA titulua prestatzeko eta C1 azterketa egiteko talde espezifikoak ditu, baita B2 mailako mintza-taldeak ere. Talde horiek goizez, arratsaldez eta gauez eskaintzen dira, aurrez aurre, online nahiz autoikaskuntzan.
Unibertsitateaz kanpoko irakasleek beren eskola-orduetatik kanpo eta doan egin ahal izango dituzte ikastaro horiek, Nafarroako Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Prestatzeko Planean sartuta daudelako.
Euskaltegiaren webgunean kontsulta daiteke eskaintza osoa. Matrikula online edo aurrez aurre egin daiteke; horretarako, hitzordua hartu behar da 848 431010 telefonora deituz edo zentroaren posta elektronikoaren bidez.