Gurpea Beti Onak taldeko jokalariek nekez sinets zezaketen atzo Atarrabiako kaleetan gertu zena. Ehunka pertsona, horietako asko klubeko kamiseta berdeekin, udaletxe inguruan bildu ziren datorren denboraldian maila gorenean jokatuko duen taldeari harrera egiteko.
Iragan larunbatean lortutako igoera historikoaren ondoren, jokalari guztiak atzo arratsaldean iritsi ziren Lanzarotetik Nafarroako herrira. Jokalari askok ezin izan zioten emozioari eutsi.