Burlatako Udaleko Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, Sotoko instalazioetako kirol-jarduerari ekin dio berriro. Azpiegiturok oso hondatuta geratu ziren abenduaren 10eko uholdearen ondorioz.
Lehen egunetik normaltasuna berreskuratzeko egindako lanek lagundu dute uholde historikoa izan eta hilabete eskasera igerileku estalia nahiz gimnasioa berriro erabili ahal izatea.
Instalaziora sartzeko, aldez aurretik aplikazio mugikorraren bidez erreserbatzeaz gain, txertaketa-ziurtagiria, proba diagnostikoaren ziurtagiria edo errekuperazio-ziurtagiria aurkeztu beharko dira, eta maskara instalazio osoan nahitaezkoa dela, indarrean dagoen osasun-araudiak adierazten duen bezala.
Burlatako Udalak erabiltzaileei gogorarazten die, ibaiaren igoeraren eraginak direla-eta, Kirol Patronatuaren bulegoek Burlatako Udalaren lehenengo solairuan jarraitzen dutela, eta beharrezkoa dela aldez aurretik hitzordua izatea 948 13 02 60 telefonora deituta.