Ondalan Koop: "Uholdeen osteko elkartasun olatuak aurrera egiteko indarra eman digu"

Burlatako San Frantzisko kaleko egoitza garbitzen dihardute egunotan Ondalan elikadura burujabetza kooperatibako kideak. Ostiralean urez bete zitzaien zabaldu berri zuten lokala eta sukaldeko tresna guztiak urpean geratu ziren. Kalte material handiak izan zituzten. Hala ere, aurrera egiteko gogotsu dira, azken egunotan jaso duten elkartasun olatuak bultzaturik.

"Elikadura burujabetza bultzatzen duen ekimena gara" azaldu du Euskalerria Irratian Ondalankoop-eko Jotasek, "Eta burujabetza hori, talde lan hori elkartasunean ere islatu egin da, horrek aurrera egitera eramaten gaitu". Kalte material handiak izan dituzte, Arga ibaiak aurretik eraman zituelako beren sukalde tresna guztiak.

Oraingoz, bizumak jasotzeko telefono-zenbaki bat (660 520 932) eta transferentzietarako kontu-zenbaki bat (ES84 3035 0087 02 0870066320) jarri dituzte, baina hori ez da guztia. Proiektua otsailera arte ezingo dela berritik abiatu kontuan hartuta, Ondalankoopek kanpaina bat jarriko du abian, laguntzak eta aseguruak kobratzeko gainerako zeregin burokratikoetan lan egiten duten bitartean proiektua indartsuago egingo duten bazkide gehiago erakartzeko.