Atarrabia zeharkatuta, Ezkaba Txikin dira ardiak

Ardiak Atarrabiara itzuli dira. Hilabete barru Olentzerok hartuko duen bidea hartuta heldu da artaldea Iruñerrira.

Arreko Trinitateko zubia hartu eta 50 bat ardik zeharkatu dute Atarrabiako kale nagusia. Herriko sarreran Atargiko laugarren eta seigarren mailako ikasleak zeuden. Sergio D ereduko ikastetxe publikoko ikasketa burua da eta azaldu du nolako garrantzia duen animaliek eta ikasleek harremana izatea.

Mikel Baztanek, jasangarritasunean adituak eta Iruñeko Udaleko espazio berdeen kudeatzaile izandakoak, mendiak garbitzeko ohitura hau berreskuratzen lagundu du, zenbait gako eman ditu. 

Azken finean ohitura zaharra izandakoa, ohitura berriz izateko berreskuratu du Atarrabiako Udalak, mendiak garbiagoak, seguruagoak eta naturan anitzagoak izan daitezen, eta animaliekiko harremana herriko haurrek garatu dezaten.

Hona argazki galeria