Hatortxu Rock-en uztaileko edizioko sarrerak astelehenean jarriko dituzte salgai

Iosu Ganuza García 2021ko urr. 29a, 10:57

Hatortxu Rock elkartasun jaialdiaren 26. edizioa Atarrabian izango da uztailaren 29 eta 30ean. Bonoa salgai jarriko dute heldu den astelehenean.

Hatortxu Rock-en 26. edizioko bonoak salgai jarriko dituzte www.hatortxurock.eus atarian. Jaialdiaren ez-ohiko udako edizioa Atarrabian antolatuko dute, ohikoa den moduan, eta bi egunetakoa izango da. Hain zuzen ere uztailaren 29an eta 30ean ospatuko da euskal presoen aldeko elkartasun jaialdia, hau da, ostirala eta larubatean. 

Antolakuntzak "ahalegin berezia" dela zehaztu du, "azken urtean antolatu ezin izan diren ekimen guztiak kontuan hartuta eta dispertsioaren aurkako borrokan dagoen beharra aztertuta". Horregatik uztaileko "zita berezia" prestatu dute. 

Hitzordurako sarrerak azaroaren 1ean, astelehenean, 20.00etan, jarriko dituzte salgai Hatortxu Rocken webgunearen bitartez. Bi eguneko bonoak 55 euroko prezioa izango du eta astelehenean soilik hau eskuratzeko aukera izanen da. Egun bakarreko sarrerek, bai ostiralekoek zein larunbatekoek ere, 30 euroko prezioa izanen dute.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!