Auto batean sarrarazi nahi izan dituztela salatu dute Ollokiko hiru haurrek

Euskalerria Irratia 2021ko ots. 15a, 13:31

Lehen kasua Gabonetan salatu zuten. Azkena joan den larunbatean gertatu zen.

Ollokiko hiru adingabek polizia aurrean salatu dutenez, bi helduren jazarpenak jasan dituzte, haiekk autoan sartzeko asmoarekin. 1.100 biztanleko herri horretako herritarrak mobilizatzen hasi dira poliziaren presentzia handiagoa eskatzeko.

Salatutako lehen kasua Gabonetan gertatu zen. Haur batek Foruzaingoaren aurrean esan zuenez, emakume batek atzetik jarraitu zion kiroldegira zihoala. Emakumearen presentzia ikusita, erritmoa bizkortu zuen. Bere jarraitzailearen erantzuna ere bizkortzea izan zen. Azkenean, adingabea kirol-instalazioetara iritsi zen, eta bertan babestu ahal izan zen.

Urtarrilean bigarren kasu bat salatu zen. Adingabeak salatu zuen etxera zihoala auto bat parean jarri zitzaiola. Korrika hasi zen, eta ibilgailuak abiadura bizkortu zuen. Azkenean, adingabeak ihes egitea lortu zuen.

Hirugarren salaketa larunbat honetan egin dute. Goizean, kiroldegira zihoan beste adingabe batek poliziaren aurrean esan zuen auto bat atzetik joan zitzaiola eta gizon bat jaitsi eta atzetik korrika hasi zitzaiola. Kasu horietako bat grafikoki jasota dago, herriko kamera batek adingabeetako baten kontakizuna jaso zuen eta.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!