Zubiarte euskaltegiko ikastaroetan izena emateko epea, zabalik

Euskalerria Irratia 2021ko urt. 20a, 10:54

Maila guztietako ikastaroetan izena eman nahi dutenek urtarrilaren 20tik 25era eman dezakete izena

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak Zubiarteko Euskaltegi Publikoan antolatutako euskara-ikastaroetan izena emateko epe berria argitaratu du ikasturtean zehar martxan diren taldeetan sortu diren hutsuneak betetzeko asmoz. Interesa dutenek urtarrilaren 20tik 25era eman dezakete izena maila guztietako ikastaroetan.

Euskara Bizigai-Ziurtasun osoz lemapean euskaltegiak aurten maila guztiak eskaintzen ditu: A1, A2, B1, B2 eta C1. EGA eta C1 mailako azterketak prestatzeko ikastaro bereziak ditu, A1-hasiera taldea ere badago, B2 mailan mintzamena lantzeko berariazko ikastaroa zein hainbat kanpo-talde.

EGA ziurtagiria eta C1

Euskaltegiak aurten eskaintza zabaldu du eta ohikoak diren ikastaroez gain, bi ikastaro berri eskainiko ditu: modalitate mistoa EGA/C1 mailan,  klase presentzialak eta ikasgela birtualean eta C1 mailan 4 orduko ikastaroa asteko egun bakar batean.

Oro har, saioak aurrez aurrekoak izanen dira, baina osasun-egoeraren arabera, edota beharrezkoa bada, etxetik bertatik egiteko aukera izanen dute ikasleek ikasgela birtuala erabiliz. Betiere segurtasun osoz.

Informazio osoa euskaltegiaren web orrian aurkitu daiteke eta izen-ematea on-line egingo da. Aurrez aurre egin nahi izanez gero, 848431010 telefonora deitu behar da hitzordua eskatzeko edo euskaltegiko postara idatzi. 

Unibertsitatekoak ez diren irakasleek ikastaro hauek egin ahalko dituzte eskola ordutegitik kanpo eta dohainik Hezkuntza Departamentuko Prestakuntza Planaren parte baitira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!