Hauteskundeak 2019

EH Bilduk eskuratu du Uharteko aginte makila

Euskalerria Irratia 2019ko abu. 27a, 09:10

Alfredo Arruiz izanen da alkatea. PSNko ordezkariak ez du kargua hartu.

 Seina  boto jaso dituzte Alfredo Arruiz (EH Bildu) eta Iñaki Crespok (GIH Uharteko Independenteen Taldea). PSNko ordezkariak ez du kargua hartu; eta hala, Arruiz izendatu dute Uharteko alkate. EH Bilduk eskuratu zituen boto gehien hauteskundeetan Uharten. 

Ikusmin handia izan da egunotan, eta asko izan dira osoko bilkurara hurbildu direnak. Adolfo Araiz eta Bakartxo Ruiz, esaterako. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!