“Hura” taldea Maiatza Rok’18-ko azken kontzertuan

Euskalerria Irratia 2018ko mai. 24a, 20:28

Burlatako Euskal Herria peña-k urtero antolatzen duen Maiatza Rok jaialdia larunbatean amaituko da.

“Los Hollister” bezalako proiektu berriaren aurkezpena, aspaldiko “Zea Mays” talde arrakastatsuaren kontzertu handia eta abar izan dugu edizio honetan. Maiatzaren 5ean izan zen lehendabiziko kontzertua eta larunbat honetan azkena. Oraingo honetan eguerdiko 12:30etan izanen da, Bermout kontzertua. “Párockos” eta “Hura” taldeak arituko dira. Talde horretako Claudia Rodriguez eta Jon Sesma zuzenean aritu dira Euskalerria Irratiko estudioetan. Mikel Morras, jaialdiko antolatzailearekin, etorri dira. Morrasek aurreratu digunez, datorren urtean Maiatza Rokek 25 urte beteko du eta dagoeneko zerbait berezia prestatzen ari dira.

Erlazionatuak

Hura taldea

Euskalerria Irratia 2018 mai 23 Iruñerria

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!