65 zaintza kamera ezarriko ditu Udalak Zizur Nagusiko kaleetan

Geroa Bai, Navarra Suma eta PSNren bozken batuketak aurrera atera du Zizur Nagusiko gobernu taldearen proiektua. 65 zaintza kamera ezarriko dira herrian. EH Bildu eta AS Zizur alderdiek kontrako jarrera izan dute. Herri ekimen batek 450 sinadura bildu ditu kameren kontra. 

Modu disuasorioan, prebentziorako ezarriko dira zaintza kamerak. Segurtasun alorreko zinegotzia den Andoni Serranok azaldu duenez, Zizur Nagusian ez dago aparteko arazorik, bainan horiek ekiditea bilatzen da kamerak ezarriz. Horrela azaldu zuen Geroa Baiko zinegotziak Euskalerria Irratian.

Ekimenak ez du EH Bildu eta AS zizur alderdien babesa izan. Indar subiranistak, beren bizkar, azterketarik gabe eta informazioa eman gabe hartu dela erabakia salatu zuen. Karlos Teres EH Bildu.

Herritar zenbait ere kexu azaldu dira neurriarekin. Talde feministetatik uko egiten diote kameren erabilerari, horrek ez baitu berez segurtasuna bermatzen. Ana Gurpegi.

Herritar talde bat mobilizatu da zaintza kamera hauen kontra, sinadurak bildu dituzte eta dagoeneko zizur nagusiko 450 bizilagunek baino gehiak eman diete sostengua.