Gehiengoa berretsi du hautagaitza independenteak Arangurenen, 17 zinegotzitik 11 eskuratu ditu. Manolo Romero izanen da alkatea beste lau urtez. Navarra Sumak lau eserleku eskuratu ditu. EH Bilduk zuen bakarrari eutsi dio, eta PSN sartu da udalean zinegotzi batekin.
Foru hauteskundeak, Arangurenen
Navarra Sumak eskuratu ditu boto gehien foru hauteskundeetan Arangurenen. Geroa Baik eta PSNk boto kopuru antzekoa eskuratu dute. Nabarmen igo dira sozialistak botoetan.