Fermin Irigoien: "Berriozarko usadioak eta ohiturak bildu nahi ditu udalak"

Lohizune Amatria Zabalza 2022ko api. 6a, 10:17

Berriozarko Udalak “Francisca Setuain” izeneko beka jarri du abian, herriko bilakaera historikoa biltzeko. 

Bilakaera historikoa aztertuko duen ikerketa bat argitaratzea du helburu Berriozarko Udalak. Lehenengoz kaleratu dute beka proposamena, eta 1960tik XXI. mendeko hasiera bitarteko epean kokatuko lan bat finantzatuko dute. Fermin Irigoien Berriozarko kultur teknikariak kontatu digu.

Lanak herriaren eraldaketa eragin zuten funtsezko gertakariak jaso beharko ditu, 300 biztanle baino ez zituen garaitik Nafarroako hamar udalerririk jendetsuenetako bat bihurtu artekoa, alegia.

3.000 eurokoa da beka, eta hautatuak urte oso bat izanen dute lana burutzeko. Deialdia irekia da, aditu eta arituentzat. Interesdunek Berriozarko Udalaren erregistro elektronikoan aurkeztu dezakete eskabidea. Maiatzaren 2ra arte dago epea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!