Berriozarko kiroldegiko tabernaren kudeaketarako euskara exijitzea "diskriminatzailea" dela dio Navarra Sumak

Euskalerria Irratia 2020ko eka. 18a, 14:30
EH Bilduk "euskara inposatzeko obsesio irrazionala" duela uste du koalizio eskuindarrak. Auzitegietara jotzeko prest dagoela iragarri du.
Berriozarko Udaleko Suma Nafarroako udal taldeak kritikatu du EH Bilduk "beste behin ere euskararen ezagutza exijitu nahi izatea udal kiroldegiko taberna-jatetxearen kudeaketan parte hartu ahal izateko". Euskara eskatzea "diskriminazio larria" dela uste du koalizio eskuindarrak. "Hizkuntza hori hitz egiten ez duten Berriozarko herritar gehienen aukera berdintasunaren aurkako erasoa", azaldu du ohar bidez.
 
"Ez du logikarik, eta ez da proportzionala; izan ere, pertsona edo enpresa eskatzaileak lan ona egiteko behar diren baldintza guztiak betetzen baditu ere, euskaraz ez badaki, ezingo du bere eskabidea aurkeztu", adierazi du.
 
Navarra Sumak iragarri du egoera kritikatzeko eta baldintza hori ezabatzeko proposamena aurkeztuko duela hurrengo osoko bilkuran. Gainera, aurreratu duenez, "zuzendu ezean, auzitegietan errekurritzea planteatuko dugu".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!