“De Rerum Natura. Komikigintza eta euskara”. Horixe da Patxi Huarte Zaldiero komikigile iruindarrak gaur Antsoainen eskainiko duen hitzaldiaren izenburua. Txoko Gorri aretoan izanen da, 19:00etan. Areto berean, Zaldieroren erakusketa zabalduko dute gaur bertan. Modu horretan abiatuko dira Komiki Boom, komiki eta ilustrazio sozialari buruzko jardunaldiak.