Euskararen eguna ospatuko dute Berriobeitin bihar, larunbatarekin

Euskalerria Irratia 2019ko mai. 31a, 13:22

Egun osorako ekitaldi egitarau mardula prestatu dute, eta baserritarrez jantzita bertaratzera deitu dute.

Bihar, ekainak 1, larunbatarekin, Euskararen Eguna ospatuko dute Berriobeitin. Antolaketa lanetan elkarlanean aritu dira Berriobeitiko Udala eta Berriobeitiko Euskaltzaleen Sarea, Berriogoitiko Kontzejuaren laguntzarekin.

Jai egitarau mardula antolatu dute. 12:00etan abiatuko da, kalejira abtekin. Eta azken ekitaldia 22:00ean abiatuko da, elkartean eginen duten festarekin. Tartean, besteak beste, haurrentzako puzgarriak, dantzariak, herri bazkaria, talo tailerra, kantaldiak eta dantzaldiak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!