13 zinegotzi izatetik 17 izatera igaro da Berriozar legegintzaldu berriarekin. Horietatik 8 eserleku eskuratu ditu EH Bilduk, botoetan nabarmen gora eginez. Navarra Sumak eta PSNk launa lortu dituzte. Unidas-IEk bat galdu du, eta bakarra izanen du.
EH Bildu, PSN eta NA+ berdintsu, foru hauteskundeetan
EH Bilduk lortu ditu boto gehien foru hauteskundeetan Berriozarren. Gertu izan ditu baina, PSN eta Navarra Suma. Ahal Duguk nabarmen egin du behera botoetan.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!