Festetan murgilduta dago Antsoain. Goizaldean erasoa jasan du genero indarkeriaren kontrako ikur bilakatu den esku gorriak. Gasolinaz zipriztindu eta su eman diote ondoren. Suhiltzaileak izan dira gerateraren berri eman dutenak. 2:15ean izan da erasoa eta esku gorriaren ondoan, lurrean idatzita irakur zitekeen, "gizonezko guztiak ez gara berdinak".