Etxe kaleratzeen aurrean protokoloa izanen du Antsoiango Udalak. Hala erabaki du osoko bilkurak aho batez. Modu horretan etxegabetzeak ekidin eta bitartekaritza lanak egin ahal izanen dira kudeaketa kontuetan. Horretarako, batzorde bat jarriko dute abian eta elkarlanean ariko da hipotekek kalteturikoen plataformako kideekin eta beste zenbait entitaterekin.