Autobusa, pistetarako sarrerak eta materialaren alokairua ere eskaintzaren barnean egonen dira. Adoiko Kirol Patronatuarekin eta Berrikilanekin batera egindako hitzarmenaren ondorio da aukera.
Belaguan izanen da ekimena, asteburutan. Izena emateko Berriozarko Kirol Bulegoan eman beharko da izena, abenduaren 10ean eta 11n, 10:00etatik, 13:30etara.
948 30 16 36 telefono zenbakira deituta eskuratu daiteke informazio gehiago.