Antsoaingo festek badute kartel iragarlea. Alfredo Leon Mañu agoiztarrak irabazi du lehiaketa. Epaileek nabarmendu dute egileak teknika zaindua izan duela. Haurren modalitatean Iranzu Gonzalez Solanok jaso du saria eta herriko egileentzako saria Leticia Zozayarentzat izan da.