59 urteko Atarrabiako bizilaguna da atzo lan istripuan zendutako langilea

Euskalerria Irratia 2015ko api. 13a, 13:29

Ezbeharra atzo eguerdian gertatu zen, TID enpresan. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, hildakoa altuera handitik erori zen. Foruzaingoa gertaturikoa ikertzen ari da. 

Berriobeitiko TID enpresan ari zen lanean 59 urteko atarrabiarra zenbait metrotatik behera erori zenean. Lan istripua atzo izan zen eguerdian. Larrialdi zerbitzuetako anbulantzia hurbildu zen berehala eta langilearen heriotza baino ezin izan zuen baieztatu.

Nafarroako Gobernuak eman dituen datuen arabera Foruzaingoa eta polizia judiziala ere gerturatu zen gertakarien ingurura eta ikerketa lanetan dihardute.

Hildako langilearen gorpua Nafarroako Institutuko Medikuntza Legalera eraman dute autopsia egin diezaioten.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!