Agoizko Hauteskunde Batzordeak agindu dio UPNri Eguesibarren jarri dituen zenbait iragarki erretiratzeko. Baimenik gabe Sarrigurengo zenbait kale-argietan jarritako kartelak dira zehazki kentzeko agindua dutenak. Gorraizen ere etorbide nagusian jarri dituen zenbaitzuk baimenik gabe daudela adierazi dio eta horiek ere kentzeko eskatu dio. Javier Esparza presidentegaiaren argazkiz eta kanpainako leloz osatutako kartelak dira.
PPk aurkeztutako salaketa bati erantzunez hartu du Hauteskunde Batzordeak erabaki hori. Geroa Baik ere salatua zuen UPN espazio publikoaren erabilera okerra.