Eguesibarko bizilagunek festetako suziria nork botako duen erabaki dezakete

Euskalerria Irratia 2022ko api. 26a, 10:42

La Farruka , Punto de Encuentro eta Valle de Egüés eta Mulier FCN
emakumezkoen futbol taldeen artean erabaki beharko dute. Herri bozketa bihartik aurrera, maiatzaren 11ra izango da online

Ekainaren 10ean lehertuko da festa Eguesibarren Sarrigurengo suziria jaurtiz. Suziria botatzeko ohorea izango duen pertsona edo kolektiboa aukeratzeko, prozesu parte-hartzaile bat egin da, eta horren lehen fasea, proposamenak aurkezteari dagokiona, apirilaren 12an amaitu zen, guztira 10 proposamen jaso ondoren. Proposamen horien balorazioa Kulturako zinegotzi ordezkariak, Kulturako koordinatzaileak, Herritarren Partaidetzarako teknikariak eta jai batzordeko bi elkartek osatutako mahai batek egin du.

Merezimenduengatik hurrengo fasera igaro behar duten hiru proposamenak aukeratu ditu mahai honek, hau da, apirilaren 27tik maiatzaren 11ra bitartean egingo den herri-bozketaren fasera.

Hauek dira bozkatu ahal izango diren proposamenak: 

  • La Farruka Elkartea: Eguesibarko batukada elkarte honek hamargarren urteurrena du aurten. Denbora honetan, haraneko kaleak alaitu dituzte, udalerriko bizitza kulturalean inplikatu dira eta Eguesibarren izena eraman dute joan diren lekuetara.
  • Punto de encuentro Elkartea: Haran osoko gizarte-boluntarioen elkartea: hirugarren adinekoekin, mendekotasuna duten pertsonekin, harrerarekin, balio zibikoen sentsibilizazioan, eta bakardadean dauden pertsonei laguntzearekin. Une honetan aktiboki parte hartzen dute hainbat gizarte-laguntzatan eta Ukrainako gerraren ondorioz pertsonei harrera egiten.
  • CD Valle de Egüés eta Mulier FCN emakumezkoen futbol taldeetako Infantil eta Kadete kategorietako kapitainak: Irain matxistak jasan dituzten beste talde batzuetako jokalarien alde, tratu txarren biktimen alde, emakumearen aurkako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunean eta amei omenaldia egiteko kirol-lehia gainditzeagatik. Kirol-lehiaketak irabazteaz gain, emakumeek historian zehar jasaten duten gizarte eta kirol diskriminazioaren aurka borrokatzen dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!