Indarkeria matxistaren aurkako egunaren biharamunean bertan eginen dute Eguesibarren indarkeria matxista salatzeko hurrengo elkarretaratzea. 24 urteko gizon batek 28 urteko emakume bikotekidea erasotu du Erripagainan, bortizki.
Erasoa atzo gauerdian gertatu zen. Auzokideen abisuaren ondotik bertaratu zen Foruzaingoa. Emakumea ospitalean artatu dute. Atxilo eraman dute gizonezkoa, epailearen esku uzteko.
Bart eraso sexista larria eta bortitza izan da Erripagañan bailarako emakume baten kontra. Erasorik ez erantzunik gabe! GAUR 20:00etan ELKARRETARATZEA Pinuaren Plazan. ERASOEN AURREAN TOKERANTZIA ZERO!! pic.twitter.com/bh8SNc5K6S
— Eguesibarko Feministak-Feministas de Egües (@FeministakEgues) November 26, 2021