Eguesibarreko Udalak ordenantza bat onartu du astearte arratsalde honetan, aho batez, udalerrian apustu-lokalak eta joko-aretoak arautzeko.
Ordenantza horrek espazio horietatik edozein hezkuntza-zentrorekiko (publikoa edo pribatua) eta gazteek batez ere erabiltzen dituzten espazio libreekiko gutxieneko distantziak ezartzen ditu. 400 metroko erradiokoa, zehazki. Publizitatea ere arautu dute: kartelak debekatzen ditu.
30 egunez ikusgai izanen da araudia, helegiteak aurkezteko aukera izanen dute herritarrek. Ez bada aurkezten halakorik, behin betikoa izanen da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!