"Beste Eguberri bat, denok egongo ez garena". Hori da Eguesibarko Feministak/Feministas del Valle de Egüés agerian utzi nahi duten errealitatea. 2020an 83 feminizidio eta erailketa egon direla salatu nahi dute; hori dela eta, biktima guztien alde omenaldia egingo dute gaur Sarrigurenen.
"Eguesibarko Feministak/Feministas del Valle de Egüés azaroaren 25ean abiatu genuen gure ibilbidea, besteak beste, indarkeria matxistari aurre egiteko. Horregatik, data berezi hauekin bat eginez, 2020an eraildako emakume guztiak gogoratu nahi ditugu", azaldu dute. 19:00etan, Sarrigurengo 25 N pasealekuan kandela bat eta izar bat jarriko dituzte, jada ez dauden emakumeen oroimenez. Ekitaldiaren amaieran, gazte feministen taldearekin bat dantzaldia egingo dugu.