Zortzi urteko haur bat harrapatu du auto batek astelehen eguerdian, Sarrigurengo Jorge Oteiza etorbidean, patinetearekin zihoala. Haurrak kaskoa jantzita zeraman eta Erripagañako bizilaguna da.
Nafarroako Ospitale Gunean dago, printzipioz, pronostiko erreserbatuarekin. Bertan egin zitzaion lehen balorazioan polikontsutasunak zituen. Konortea galdu du larrialdi zerbitzuek artatzen zuten bitartean.