Eguesibar 3,3 graduko lurrikara baten epizentroa izan da. Ez da lehenbiziko azen egunetan: Asteazkenean 3 graduko beste dardarizo bat izan zen han. Mugimendu sismiko berria 04:00etan izan da.
Azken asteetan dardara horiek errepikatzen ari dira Nafarroan. Hain zuzen ere, 08:58an 1,9 graduko lurrikara bat izan da Esteribarren, eta azken 24 orduetan hogei bat lurrikara izan dira epizentroarekin Eguesibarren, Lizoainen eta Olaibarren, besteak beste, baina herritarrek ez dituzte nabaritu.