Eguesibarko Udalak azaldu dutenez, edozein musika-joeratako edozein artistak har dezake parte iragarri duen zikloan, baldin eta udalerrian erroldatuta dagoen pertsona bat, gutxienez, badago.
Aurreko edizioetan abuztuko ostegunetan egindako lau kontzertutara mugatzen zen zikloa baina aurten programazioa zabaltzea planteatzen ari da, betiere beharrezko osasun neurrien barruan.
Proposamenak aurkezteko epea ekainaren 21era arte dago zabalik eta interesa duten taldeek oinarriak www.valledeegues.com webgunean kontsulta ditzakete.