Udalaren zerbitzu elektronikoei buruzko galdeketa eginen du Eguesibarrek

Euskalerria Irratia 2020ko ots. 3a, 19:17

Otsailean izanen da parte hartzeko aukera. Udalak hiru webgune erabiltzen ditu egun.

Eguesibarreko Udalak inkesta bat jarri du herritarren eskura astelehen honetan, Udalak elektronikoki ematen dituen zerbitzuei buruz duten iritzia jakiteko. Inkesta herritarren parte-hartzerako webgunean dago eskuragarri. Otsailean izanen da parte hartzkeo aukera; hortik aurrera emaitzak aztertu eta ateratako ondorioekin batera argitaratuko dira.

Administrazio-izapideak egiteko erabiltzen den egoitza elektronikoaz gain, Udalak hiru webgune ditu, bizilagunen dirua nora bideratzen den ikusteko (valledeegues.dondevanmisimpuestos.es /), haranean martxan dauden partaidetza-prozesuetara sartzeko (www.valledeeguesparticipa.com /) edo bide publikoko gorabeherei alta emateko Lerro Berdea app mugikorretik edo www.lineatik.

Amaya Larraya alkateak adierazi duenez, Eguesibar bezalako "bailara zabal batean, udala eta haren zerbitzuak bizilagunei hurbiltzea betebehar bat da, aurrezteko neurri gisa ez ezik, zerbitzuak herritar guztiei berdintasunean ematen zaizkiela bermatzeko bitarteko gisa ere, bizi diren haraneko lekua edozein dela ere".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!