Gobernuak Sarrigurengo Bigarren Hezkuntzako Institutuaren sorrera onartu du

Euskalerria Irratia 2019ko mai. 22a, 20:08

Datorren ikasturtean, 2019/20 irekiko ditu ateak ikastetxeak DBHko lehen mailako lau lerro eta bigarren mailako birekin.

Nafarroako Gobernuak akordio bidez onartu du gaurko bilkuran Sarrigurengo Bigarren Hezkuntzako Institutuaren sorrera. 2019ko iraitean irekiko ditu ateak DBHko lehen mailako lau lerro (bi gaztelaniaz eta bi euskara) eta bigarren mailako bi lerrorekin (bat gaztelaniaz eta bat euskaraz) egun Iruñako Mendilorri BHIn ikasten duten Eguesibarreko ikasleekin. Bigarren fasean Batxilergoko ikasleak hartuko ditu.

Sarrigurengo BHI berriak hasiera batean Derrigorrezko Bigarren Hekuntzako 24 unitate izanen ditu DBH eta Batxilergoko ikasketak eskaintzeko Zientziak eta Giza eta Gizarte Zientzia modalitateetan. Ikasketak A eta G (gaztelania) eta D (euskara) ereduetan eskainiko dira eta jarraipena emango zaio Lehen Hezkuntzan PAI Hizkuntzak Irakasteko Programan aritu diren ikasleei. Ikastetxea Foru Erkidegoko Iruña Erdialdea 14 distritora gehituko da eta Hermanas Uriz-Pi, A eta G ereduko Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoko, zein Joakin Lizarraga D ereduko ikastetxean izanen du lehen hezkuntzako arloa; hala, Eguesibarreko ikasle guztiak hartuko ditu Nafarroako Eskola Mapak jasotzen duen moduan.

Ikastetxea eraikitzeko lanak 2018ko azaroan esleitu ostean urte hasieran hasi ziren, Eguesibarreko Sarriguren herriko Eizmendi kaleko 8.423 metro karratuko eremuan eta 5.404.704 euroko aurrekontua dute. Institutu berriak erantzuna emango dio bailarako bigarren hezkuntzako eskola beharrei. Eraikinak, liburutegia, gela zehatzak (musika, informatika, plastika, laborategia, etab.), kirol instalazioak (gimnasioa eta aldagelak), eta irakasleentzako guneak eta eremu orokorrak (biltegiak, bulegoak, garbiketa gelak, etab).

EKH eta Nafarroako Eskola Kontseilua

Sarrigurengko Institutuko obrek Ebroko Konfederazio Hidrografikoak (EKH) zehaztutako zortasun eremua errespetatzen dute, EKHek Hezkuntza Departamentuari, 2019ko apirilaren 25eko datarekin, Jabari Publiko Hidraulikoko Kontrol Zerbitzuaren bitartez helarazitako txostenean jakinarazitakoaren arabera, institutu berriaren eraikitzea sortzeko baimena eta proposamena eman ostean. Hala, EKHek emaniko informazioaren arabera, “lanak Erakunde honek 2002ko apirilaren 29an eta 2003ko azaroaren 5ean urbanizatzeko baimena emaniko eremuan ari dira egiten, Karrobide ubideko uholde arriskua duten zonaldetik kanpo, hortaz lanengatik ez dira aurreikusi eragin negatiborik emarian”.

Bestalde, Nafarroako Eskola Kontseiluak Nafarroako Gobernuaren Akordio proiektuari lotuta, zeinaren bidez Bigarren Hezkuntzako Eguesibarreko Udaletxearen “Sarriguren” institutua sortzen den 2/2019 irizpena onartu zuen ahobatasunez apirilaren 3an egindako plenoan.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!