Lehenengo lanak edifikazio lanak egin aurrekoak izanen dira, prestaketak bereziki. Lur eremuaren garbiketa eta hesien jartzean ariko dira langileak. Sarrigurengo institutu berriaren lehen faseko lanak abiatuko dituzte gaur. 2019-2020 ikasturterako prest izanen da ikastetxe hori. Lanek irauten duten bitartean kamioiak eta makineria Espainia Etorbidetik sartuko dira eta horretarako heriak jarriko dira Karrobide errekaren eta txakurrentzako gunearen artean.