1936ko kolpe militarrean erail zituzten sei pertsonen gorpuak lurretik atera dituzte, gaur, Egusibarko Etxalaz herrian. Nafarroako Gobernua, Eguesibarko udalaren laguntzarekin berreskuratu ditu gorpuak.
Bost urte zituela gertakizuna ikusi zuen lekuko baten laguntza ezinbestekoa izan da sei gorpuak aurkitzeko. Eskolara zihoala ikusi zuen gertatutakoa. Hobi komun batean lurperatu zituzten gorpuak, eta ezezaguna da haien jatorria.
Astelehen eta asteartean egin zituzten prospekzio lanak eta gaur atera dituzte lurretik gorpuak. Gaurko lanetan lekukoaz gain, Mendillorriko institutuko 25 ikaslek hartu dute parte. Gaur atera dituztenekin, guztira 81 pertsona atera dituzte Nafarroako Gobernuaren ateratze plana martxan dagoenetik.