Badostain-Berlin kilometroa inauguratu dute Eguesibarren, Badostain herrian. Pepita eta Elisa Uriz bizilagun izan zituztenak gogoan, omenaldia egin diete. Irakaskuntzan aitzindari izan ziren: hezkuntza laikoa eta mixtoa aldarrikatu zuten. Emakumearen eskubideen aldeko borroka ere ez zuten nolanahi egin. Berlinera erbesteratu behar izan zuten.