Hezkuntza departamentuak Sarrigurengo institutu berriaren proiektuaren idazketa esleitu du. Institutuak gehienez 24 unitate izango ditu, lehenengo fasean. Eraikin berriaren lanak 2019ko udaberrirako amaituta izatea aurreikusten da.
Proiektuaren idazketarako lizitaziora 17 arkitektura enpresa aurkeztu dira eta Juan Jose Peralta Garciak eta Andres Ayesa Pascualek osatutako taldeak lortu du proiektua. Bi hilabetetan idatzi beharko dute, 137.096,68 euroko aurrekontua daukan proiektua. Berau aurkeztu ondotik, Hezkuntza departamentuak lanetarako udal lizentzia tramitatzeari ekingo dio. Era berean, Departamentuak lanak esleituko ditu 6,5 milioi euroren truke eta lanak urtearen amaieran hastea aurreikusten da.
Eraikin berriaren eraikuntza bi fasetan planifikatu da. Lehenengo aldian 24 unitate aurreikusten dira (4.995 metro koadro eraikita) eta bigarren aldian beste 12 unitate egitea aurreikusi da. Egueseko Udalak 15. poligonoko 188 zenbakidun partzela eman dio Hezkuntzari institutua eraikitzeko, 8.423,70 metro koadroko azalera.
Hirugarren institutua
Bigarren Hezkuntzako ikastetxe berriak hezkuntza komunitatearen eta Udalaren eskariari erantzuten dio eta Hermanas Uriz Pi eta Joakin Lizarraga ikastetxeetako ikasleak hartuko ditu.
Hala, Hezkuntza departamentuak azkeneko bi urtetan egiten duen hirugarren institutua da Sarrigurengoa. Castejon herrikoa 2017ko irailean inauguratu zen eta Iruñeko Iparralde institutua exekuzio fasean dago.