Sarrera libreko lau egun eta In Tempore Abesbatzaren kontzertua Oteiza Museoan

Euskalerria Irratia 2017ko mai. 15a, 17:44

Museoen Nazioarteko Eguna dela eta Oteiza Museoak sarrera libreko lau jardunaldi programatu ditu, maiatzaren 18tik 21ra, doako ikustaldi gidatua 18an eguerdian eta In Tempore Abesbatzaren emanaldia larunbatean.

Larunbatean, eguerdiko 12:30ean eginen den kontzertu horretako programak gaur egungo autoreen obrak jasotzen ditu, tartean direla honakoak: Veni Sancti Spiritu (IV. mugimendua) eta Agnus Dei (V. mugimendua), Morten Lauridsenen Lux Aeterna (1997) obrakoak, Gwnewch, Pethau Bychain (V. mugimendua) eta Byddwch Lawen (I. mugimendua), Karl Jenkinsen Dewi Sant (1999) obrakoak, eta Oja Gjeiloren Dark Night of the Soul (2010) eta Luminous Night of the Soul (2011). Hiru konpositore horien musikak, estilo eta joera desberdinekoak eta egitarau berean bilduak, kontraste eta ñabardurez betetako kontzertua eskainiko du, gaur egungo musika koralaren bilakaera eta bide berrien adierazgarri.

In Tempore Abesbatza talde nafarra da, 1955ean Coral San José de Pamplona izenarekin sortua. Errepertorioaren parte bat gaur egungo musika koralaren zabalkundeari eskainia dio. Ensemble. Sarrera libreko jardunaldi horietan zehar, bisitariek aukera izango dute Oteizaren eskultura-lanaren eboluzioan zeharreko ibilbide oso bat eginez “Oteiza 1908-2008. Bilduma” erakusketa bisitatzeko.

Saenz de Oiza arkitektoak proiektatutako espazioa ere ezagutu ahal izango dute, eta horretaz guztiaz gain, lantegi-etxea bisitatu eta Mutazio poetikoa. Natura bizia Angel Ferranten objektuetan, 1945-1950 aldi baterako erakusketa ikusi. Erakusketa-proiektu horrek gogoeta espazio bat proposatzen du, artistaren obran ikusten den naturaren eta eskulturaren arteko harremanaren inguruan. Horretarako eskulturak, autorearen argazki originalak eta dokumentuak aurkezten ditu, 60 elementuko sorta bat guztira, XX. mendeko 40ko hamarkadan zehar garatu zituen lanekin eskultorikoa berrikusteko eta eraldatzeko prozesuan parte hartu zuen Ferranten obran naturalak utzitako aztarnaren erakusgarri.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!