Zezensuzkoa, puzgarriak, Arkada sozial taldea, Kresala taldearen ikuskizuna... askotarikoak dira egitarauan barnebildu dituzten ekimenak.
Bihar bertan hasiko dira, ostiralarekin. Txupinazoa 19:00etan botako dute, eta 19:15ean erraldoiak eta buruhandiak aterako dira. Zezensuzkoa 22:00etan izanen da. Amaitzeko, 23:00etan, kontzertua izanen da, Arkada Sozialen eskutik.
Larunbata ere egun handia izanen da: 11:00etan puzgarriak muntatuko dituzte, kaldereteak eginen dituzte eguerdian, eta arratsaldean, batukada, musika emanaldiak eta dantzaldiak.
Egitaraua osorik kontsultatu daiteke lotura honetan.