Larrain Elkartea, Jubilatuen Haizeartean Kluba eta Pentsionisten Kolektiboak salatu dutenez, udal gobernu taldeak ez die erantzun kudeaketa ereduari buruzko eskaerei, eta ez du ahalbidetu herritarrek proiektuaren definizioan parte hartzerik; hori guztia eguneko zentroaren eraikinaren lanek pilatutako atzerapenak, geldialdiak eta gainkostuak kontuan hartu gabe. Testuinguru horretan, bost urteko atzerapenarekin oraindik amaitu gabe dago eguneko zentroa.
UPNren alkatetza batek, Maria Lekunberriren gidaritzapean, gutxiengoan gidatzen du herria. Ez da adinduekin elkartu eta kezka dute ez ote duen eredu pribatu baten alde eginen eguneko zentroaren kudeaketarako. Barañaingo hiru talde horiek defendatzen ari dira kudeaketa publikoa ezinbestekoa dela adinekoen premietan — fisikoak, kognitiboak eta emozionalak — oinarritutako arreta bermatzen duela, errentagarritasun ekonomikoaren irizpideen aurrean.