Bost hilabeteko epean egoitza berria prest izanen zutela hitz eman zien udalak azaroan, baina obrak oraindik hasi ez direla salatu du Iñigo Gonzalez kideak. Duela bi urte adierazi zien Barañaingo Navarra Sumaren udal gobernuak eguneko zentro berria haiek erabiltzen zuten egoitzan ezarriko zutela. Luze jo zuten negoziazioek, eta akordioa sinatu zutenetik kultur etxeko aretoak erabiltzen ari dira. Baina eguneroko funtzionamendua zaildu die, egunetik egunera gela aldatu behar izaten dutelako.