Consuelo de Goñi Desojo Barañaingo zinegotzi ohia hil zen atzo, 71 urte zituela, gaixotasun luze batek jota. Haren alaba eta Athletic Clubeko atezain eta kapitain Ainhoa Tirapuk atzo eman zuen heriotzaren berri sare sozialetan.
Nire eredua, nire ispilua… joan da.
— Ainhoa Tirapu (@AinhoaTirapu) October 10, 2022
Maite zaitugu, ama ♥️ pic.twitter.com/eE9G5PIcNl
De Goñi, Zuzenbidean lizentziaduna, udal idazkaria izan zen. Nafarroako Aralarren exekutibako kide izan zen, eta 2007an sartu zen Barañaingo zinegotzi Nafarroa Bairen koalizioan.
Zerrendaburu izan zen 2011n. 2014an, legealdia amaitu baino pixka bat lehenago, atxiki gabeko zinegotzi izatera pasa zen, Geroa Baik eta Aralarrek koalizioaren barruan dituzten desadostasunen aurrean. 2015ean EH Bilduren zerrendetan sartu zen, eta 2016ko abenduan dimisioa eman zuen. Oihaneder Indakoetxea buru izan zuen legegintzaldiaren lehen erdian hirigintza arloaren ardura izan zuen.
San Alberto beilatokitik bihar eramanen dute Iruñeko hilerrira, 10:15ean.