Barañaingo Udalak hemeretzi kamera jarri nahi ditu hirian, batzuk trafikoa kontrolatzeko baina beste batzuk Udalaren hitzetan krimen handiko zonaldeak kontrolatzeko. Txostenak dio, esaterako, lakuaren inguruko mehatxu nagusia botiloiak direla. "Kriminalizatu" nahi dituztela salatu du Barañaingo herri plataformak.
Salatu dutenez, dagoeneko hasi da kamerak jartzeko lanak egiten, neurria herriko bizilagunei jakinarazi eta kontsultatu gabe.
Barañain herri segurua dela aldarrikatu dute, eta, beraz, ez daudela ados Barañaingo zenbait toki izendatzen dituen udalaren txostenarekin. "Ez dugu onartzen Udalaren beldurraren diskurtso hori, Barañaingo bizilagunak ez gara kriminalak, eta horrelako mezuek kriminalizazioan baino ez dute sakontzen", argitu dute.
Navarra Sumak PSN eta Geroa Bai taldeekin onartu du proiektuan, eta 64.000 euro inbertituko ditu. Plataformak salatu duenez, udalak kamera gehiago jartzeko asmoa du.